XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortik zehar zabaldu da hauek batzordeok jonkienak edo homosexualenak direla.

Baina zu T-4ra zatoz eta hemen jonkirik ez dago jonki izandakoak bai eta hirurehun eta piku gara elkartean.

Drogatik irten direnak badaude, eta homosexualak ere gutxi.

Eta jendeak, egia!, horrela ikusten gaitu, sailkatuta beti: Josu da %60 jonkia, %10 heteroa, %6 homosexuala...

Eta beti egoten naiz hori esplikatzen, eta hurrengo galdera: Eta zu zer zara? Ni? Ni pertsona bat.

Bermeon...

H.- Telefonoz esan zenidan birusdunak eta gaisoak beharrean BEHARREAN ARI.- Lanean ari. Trabajar. ari zaretela...

J.U.- Bai.

Nik uste dut jendeak ez gaituela oraindino ezagutzen, eta ez dakiela gutaz ezer.

Batzuek ezin dute behar egin, HIESak jota baja hartzen dute.

Baina beste jende gehienak, nahiz eta gaitzei aurre egiteko AURRE EGIN.- Hacer frente. defentsa gutxi izan eta IHESak jota egon, oraindik beharrean jarraitzen du.

Nik badauzkat ezagunak ia batere defentsarik gabe, itsasoan daudenak.

Itsasoan gaitz bat hartu, gripea edo, eta hil egiten dira.

Eta erraza da haien jarrera JARRERA.- Portaera, jokaera. Actitud. ulertzen.

Ez da erraza jendeari azalpenak eman beharra.

Beldurra dauka jendeak, bere irudia galtzeko beldurra.

H.- Eta hori Bermeon ere gertatzen da?

Beharbada mitifikatu egin da Bermeokoa, ezta?

J.U.- Bermeo mitifikatu egin da neurri batean.

Baina Bermeon lortu dena beste inon ez da lortu.

Adibidez, Bermeon GIBdunak eta gaisoak eta denok elkartu egiten gara sarritan.

Bermeon HIESa dutenak ez dituzte beste lekuetan hainbat baztertzen.

Horrela bizi dugu gauza.

Mito bat da, baina ezer ez edukitzea baino hobea.

H.- Lanean ari direnek ez dute lana galtzen?

J.U.- Ez.

Bermeon presio itzela ITZEL.- Handia, gaitza. Enorme. dago.

Nahiko berezia da.

Eta Bermeon aldatu bada giroa, eta zerbait lortu badugu, izan da aurretik horretarako bidea bazegoelako.

Nik uste dut gizarte batean nahi bada zerbait aldatu, piztu zerbait eta aldatu egingo da.

Eta aldatzeko gogoa sortu da.

Bermeon hainbat lagun kutsatuta gaude: 140 lagun edo hil dira, eta kutsatuak beharbada 200.

Gutxi edo asko danok ikutu gaitu.

Baina elkartu aurretik, oraintxe sei urte, ikusi nuen zer zen sidoso izatea.

Eta hori bizi egin behar da.

H.- Eta irakasle izanda okerrago, ezta?

J.U.- Nere kasuan eskolan bertan ere egon da apur bat bazterketa.

Irakasleek beldurra izaten dute.

Orain ez, orain primeran.

Baina orain sei urte kutsatua ni bakarrik nintzen.

Orain kontuak atera ditugu eta 17 ikasle galdu ditugu Nautika eskolan, irakasleak ere badaude kutsatuta.

Normalizatu egin da.

H.- Herri txikietan errazago da onartzea handietan baino?

J.U.- Zuk kutsatu bat ezagutzen duzunean, kutsatu horrek bere iritzia ematen dizu, eta zurekin bat egingo du.

Ez bada hurreratzen HURRERATU.- Hurbildu. Aurkakoa: urrundu, ez duzu ezagutuko sekula arazoa eta bera nolakoa den.

Hiri nagusietan zer gertatzen da?

Anonimoak garela, eta, anonimoak garenez, inor ez dela elkartzen.

Nik uste dut Bilbon kutsatua izatea txarragoa dela beste herri batzuetan baino, Bermeon, Ondarroan...

Beti saldu digute arrantzaleen irudi bat, ez garela elkartzen eta ez dugula elkartasunik.

Baina hori gezurra da.

Arrantzaleok badakigu elkartasuna zer den, ze ZE.- Bada, ezen. Pues. lan ere horrela egiten dugu.

Eta itsasontzian batek ez badu ondo lan egiten, besteek gehiago egin behar.

Eta orduan zer gertatzen da?

Edo denok gaude ondo eta pozik, edo ez daukagu zereginik.

Eta arrantzaleen izaera hori Bermeon garbi ikusten da.

Arazoa batena denean, denona da.

Jendeak ez daki kutsatuta dagoena

H.- Bermeon seropositiboak beherantz doaz,ezta?

J.U.- Bai.

Beste irakurketa bat egin behar da hor.

Datu hori ona da zuentzako.

Baina guretzako txarra.

Zer esan nahi du horrek?

Hil egiten garela.